DESBERDINA NAIZ... BAINA BERDIN ZAIT!!!

Comprar Libro en papel por 15,92€ Comprar eBook en PDF por 0€

Liburu hau, oro har, inoiz desberdin sentitu diren ume guztiei zuzenduta dago, eta, bereziki, Sortzetiko Osteokondromatosi Anizkoitzadun haurrei. Askotan, eta beste kasurik ezagutzen ez badute, SOAdun umeek eta nerabeek munduko gaixotu bakarrak direla pentsa dezakete, gaixotasun arraroa baita. Gehienetan desberdinak sentitzen dira, bultotxoak eta orbainak dituztelako eta beste umeek egiten duten guztia burutzeko gai ez direlako. Hau ikusita, liburu honen helburu nagusiak hauexek izango lirateke: alde batetik, besteen desberdintasunak ezagutzea eta errespetatzea; eta, bestalde, nahiz eta denok gure akatsak izan, bakoitzaren alde positiboak ere ikusaraztea.Azkenik, “Sortzetiko Osteokondromatosi Anizkoitza. Gurasoentzako Gida” eskuliburuan gai honi buruz hitz egiten dugula esan beharra dago, bibliografia zabala eskainiz, nahi duenak informazio gehiago har dezan.

Quiero publicar un libro Ver más libros