bubok.es utiliza cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y a recordar sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Ver política de privacidad. OK
Buscar en Bubok

Tevunanten abestia

  • Autor: Zigor Goitiandia
  • Estado: Público
  • N° de páginas: 402
  • Descargas: 43
Ver ficha técnica completa

Jamnagarren, erregimen feudal baten bitartez gobernatutako herrialdean, arkeologo talde batek aurkikuntza txundigarria egiten du. Guztiz lurperatutako gotorleku batek hamarnaka gargolen estatuak gordetzen ditu.
Gerlari izugarri hauetako bat iratzarri egiten da, bimila urte baino luzeago izan den lotaldiaren ostean, eta pixkanaka memoria berreskuratzen hasten da. Bere hiria, aintzina biziz betea izan zena, hondakinez betetako indusketa antzu bat besterik ez da. Bere lagunak, garai batetan gerlari beldurgarriak, harri bihurtuta daude iratzarri ezinik. Khunarren gudalosteak gogoratzen ditu, Marduk erregearen agintepean bere lurrak konkistatzera etorriak. Bere aliatu ziren gizakiak ere gogoratzen ditu, Alisiarrak, eta askoz haundiagoa zen gudaloste baten aurkako oreka gabeko guda .
Tevunanten abestiak garai ezberdin bitan gertaturiko ekintzak biltzen ditu. Garai moderno bat, non gizakiak Gargoliarren botereaz baliatu nahi izango diren haien nahiak asetzeko, eta aintzinako garai bat, non arraza libreek inoiz garaitu ezingo luketen guda baten aurrean amore ez ematea erabaki zuten.
Akzioz betetako nobela baten aurrean aurkitzen gara, armamentua eta aintzinako borroka teknikak ahalik eta errespetu historiko haundienaz garatuta daudelarik.

No existen comentarios sobre este libro Regístrate para comentar sobre este libro