Esta web, cuyo responsable es Bubok Publishing, s.l., utiliza cookies (pequeños archivos de información que se guardan en su navegador), tanto propias como de terceros, para el funcionamiento de la web (necesarias), analíticas (análisis anónimo de su navegación en el sitio web) y de redes sociales (para que pueda interactuar con ellas). Puede consultar nuestra política de cookies. Puede aceptar las cookies, rechazarlas, configurarlas o ver más información pulsando en el botón correspondiente.
AceptarRechazarConfiguración y más información

juan inazio hartsuaga uranga

Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (EAZ) gradua egin zuen Deustuko Unibertsitateko Donostiako Kanpusean (1980). Graduko tesina, Euskara Zabaltzeko Marketin Plangintza ,Gipuzkoako Foru Aldundiak saritu zuen. (Argitaratu gabea). EAZ ikasketekin batera, azken bi urteetan, Euskal Filologia 1. eta 2. urteak egin zituen kanpus berean. Gero Parisera jo zuen Barandiaranek egindako gomendioari jarraiki, École des Hautes Études en Sciences Sociales eskolan ahozko tradizioen arloan espezializatzeko, eta bertan DEA erdietsi ondoren, Paubeko Unibertsitatean aurkeztu zuen euskal mitologiari buruzko doktoretza tesia, Doktore titulua eskuratuz hizkuntzalaritzan, “Études Basques” espezialitatean.

Ibilbide profesionalean kudeaketa eta kultura arloak nahastu ditu, ikasketetan bezala, eta besteak beste, Euskaldunon Egunkariako zuzendari komertzial jardun zuen 1990-91ean eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari 2004ean.

Euskal Mitologia eta euskararen egoera ditu betiko gai begikoak eta azken honi buruz hainbat idatzi eta hitzalditan azaldu ditu bere iritziak, hizkuntza politikaren ildo ofizialarekin sarritan ezkongaitz samar gertatzen direnak. Hauen artean nabarmenena 2011an argitaratutako Euskararen Egoerari Irizten (Hiria,2011). Euskadi Irratiko Faktorian (2004), Ataria Irratian eta NAIZ Irratiko Bigarren kafean jardun du eta dihardu kolaboratzaile eta Aranzadi Zientzia Elkarteko zuzendaritza batzordekide eta Arkeologia saileko buru izan da halaber.