ANIMALIA ABANDONATUAREN BIZITZA
Ilargi naiz, dagoeneko zahar den txakur eme bat, Euskal Herriko arrazakoa. Denbora motzean hilko naiz, 14 urte ditut jadanik. Bizkaiko baserri batean jaio nintzen. Hasieran, oso gustura nengoen, tokatu zitzaidan pertsonarekin eta behiei, ardiei eta ahuntzei zaunka egiten eta grazia ematen zidan ihes egiten zutenean bakarrik nik zaunka egiten nielako kar, kar, kar. Baserrian bizi zen pertsona hori oso ongi egiten nuela gauzak esaten zidan, hori dela eta, janari asko ematen zidan.
Baina, egun batean, pertsona hori gauzak nik baino hobe egiten zituen beste txakur bat ekarri zuen etxera. Hasieratik, ez nintzen ongi moldatu txakur horrekin, zuzen jokatzen zuen pertsona horrekin, baina beste animaliekin oso gaiztoa zen. Niri egun batean hozka egin nahi zidan. Beno, txakur hori etxera etorri eta aste bat geroago, pertsonak basora eraman zidan eta hor utzi zidan. Pentsatu nuen denbora pasa ahala ni bilatzera etorriko zela, baina ez, 2 egun itxaroten egon nintzen, gosea pasatzen etab. 2 egun horiek pasa ondoren, joan nintzen leku horretatik. 2 urte egon nintzen janaria bilatzen, bakarrik eta kalean lo egiten. Oso triste sentitzen nintzen. 2 urte horiek pasa ondoren, familia bat hartu zidan, baina denbora pasa ahala familia honek ere abandonatu zidan. Txarrena izan zen nik familia hori maite nuela, nik oso ona naiz pertsona eta beste animaliekin, baina ez dakit zergatik pertsonek beti abandonatzen didate. Bakarrik eskatu nahi dut, beno niri jadanik berdin zait, laster hilko naiz eta. Baina pertsonei esaten diet: mesedez, animalia hartzen baduzue, berak txikia denetik, ez abandonatu. Abandonatzen badiozue, animalia hori bere bizitza osoan oso triste sentituko da, ezin baduzue zaindu, beste pertsonari eman, baina ez utzi kalean, ez ahaztu izaki bizidunak garela, ez gauzak.